Sustatu logoa Teknologia albisteak

Literatur Emailuak [100] Ospatzeko sei poeta errezitatzen

susanews - Susa Literatura
2003-12-12 14:12
Entzutekoa den Emailua izan da 100. hau, disko baten moldekoa. Sei poetaren errezitala duzu ia ordu beteko grabazioan, 48 poema denera. Pako Aristik, Jon Benitok, Igor Estankonak, Juan Ramon Madariagak, Miren Agur Meabek eta Kirmen Uribek zortzina poema irakurri dituzte zuretzat, Zarautzen azaroan Jexuxmai Lopetegi musikariak jasoak. Poema bakoitza bi formatutan daukazu, aukeran: Real Player eta MP3.


Lehendik Susaren webguneko audioa atalean poema asko entzun daiteke: Gabriel Aresti, Bitoriano Gandiaga, Koldo Izagirre, Joseba Sarrionandia, Jose Luis Otamendi, Xabier Montoia, Edorta Jimenez, Iñigo Aranbarri, Itxaro Borda, Andolin Eguzkitza, Rafa Egiguren, Gabriel Korta, Jon Arano, Joakin Balentzia, Juanjo Olasagarre, Andoni Tolosa, Xabier Aldai eta Harkaitz Cano.

100 Emailuk askotarako ematen du, izan ere 100 astetan gure literaturan denetarik irakurri eta idatzi dugu.

Zuk zer duzu gogoan?

Zer irizten diozu Interneten liburuak osorik emateari?

Irakurtzen al dituzu erderetara itzulitako euskal obrak?

Zer eskertuko zenuke aurrerantzean?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu