Euskararen inguruko eztabaida foro berria
Gure hizkuntzaren inguruan hitz egin eta eztabaidatzeko sortu den foro berrira gonbidatu nahi ditut sustatuzale guztiok. Interneten gisa honetako foroen hutsunea betetzeko asmoarekin jaio den proiektua da, eta zuen esku dago jadanik.
Asmo pertsonala
Lehenengo eta behin, esan behar da ekimen honek ez duela inolako elkarte edo talderekin zerikusirik, eta sarean honen moduko foro baten beharraz oharturik abiatutako asmo pertsonala dela.
Hainbat bai moldatu daitezkeenak
Momentuz, gai ezberdinak hizpide direla, azpiforo batzuk ezarri dira, baina, hala ere, foroen kategoriak eta azpiforoak erabiltzaileen proposamenak kontuan hartuz aldatu eta moldatu daitezke, proiektuak aurrera egin ahala.
Parte hartzea erraza
Beraz, parte hartu nahi duen edonor ongi etorria izango da txoko berri honetan.
Helbidea oso erraza da: www.euskara.tk
Erantzunak kargatzen...