Sustatu logoa Teknologia albisteak

Beste eraso bat hizkuntza katalanaren batasunari

Garikoitz Knörr de Santiago
2003-12-11 09:12

Espainiako Hezkuntza Ministerioak asmoa omen du estatu osoko Hizkuntz Eskola Ofizialetan katalana eta valentziera bi hizkuntza desberdin balira bezala bereizteko. Arrazoi bakarra: hizkuntzalari serio orok onartzen duen hizkuntz batasuna urratzea.

Erabaki horren kontrako kanpaina abiarazi du Institut Joan Lluís Vives erakundeak, eta atxikimenduak eskatzen ditu bere webgunean: http://www.vives.org/pdf/comuni-llen.php Laguntza eman nahi duenak, helbide horretara jo eta izen-abizenak ematea besterik ez du egin behar.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu