Goienkariari aipamen berezia SNDE-ren webgunean
2003-12-10 17:12
SND-ren aldizkari elektronikoko Espainiako edizioaren azalean ageri da Goienkaria, "Espainiako diseinuak garaile Europan" izenburupean, Heraldo de Aragón egunkariarekin batera.
Horrez gain, SNDE aldizkarian ere argitaratu dute Debagoieneko aldizkariaren gaineko artikulua. Goio Arana, Goienkariako diseinu arduradunak Debagoieneko aldizkariaren ezaugarriak ematen ditu. www.snd-e.org/revista.html helbidean irakurri daiteke artikulua oso-osorik.
Erantzunak kargatzen...