Puntu aero: abiazioaren Interneteko domeinua
2003-12-11 09:12
Puntu com, puntu net eta puntu org-en funtzio bera du domeinu berri honek, baina espreski abiazioarekin lotutako enpresei zuzendua dago.
Mendarora ere iritsi da
Mendaroko enpresa batek ere erregistratu du bere izena domeinu berriarekin. DMP enpresak doitasunezko mekanika arloan jarduten du eta abiaziorako osagarriak ere egiten ditu.
Webguneari dagokionez, euskaraz ez dago, frantsesez bai, baina hizkuntza honi "française" (femeninoz) esaten diote.
Loiuko aireportua erregistratua
Bilboko (Loiuko) aireportuaren domeinua ere hartua dago, www.bio.aero, baina helbide hori AENA erakundearen orrira doa. Dirudienez, Loiuko aireportuak ez du web propiorik.
Puntu aero domeinuaren gaineko informazio gehiago hemen: www.nic.aero
Erantzunak kargatzen...