Sustatu logoa Teknologia albisteak

Coca Cola-k musika salduko du Europan

Sustatu - Sustatu
2003-12-11 10:12

Datorren hilean Coca-Cola musika saltzen hasiko da Europan. Internet bidez, 250.000 kanta duen katalogoa kaleratuko dute, hasieran Britania Handian eta gero Europa osoan.

Dagoeneko, Coca-Cola-k iragarkia ipini du http://www.mycokemusic.com webgunean. Momentuz, Britania Handian bizi eta 12 urte baino gehiago dutenentzat.

Urtarriletik aurrera, 8.500 artisten 250.000 abesti, saretik legalki jaisteko moduan izango dira webgune horretan. Abesti bakoitzaren prezioa 0,99 libera ingelesa edo 1,42 euro izango da.

Diotenez, Coca-Colaren lehiakide handienak, Pepsi -PepsiCo-k, Apple-rekin elkartu nahiean dabil, eta tratuan dabiltzate iTunes zerbitzua Europan otsailerako martxan ipintzeko.

Informazio gehiago Forbes aldizkarian.

Edari bietan, seguru, musika publizitatea izango dugu hemendik aurrera.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu