Teknologia albisteak
1

LauhaizetaraNet: webgune dinamikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Olatz Arbelaitz - Lau Haizetara Elkartea
2003-12-10 : 10:12

Lau Haizetara elkartea 1992. urtean sortu zen Errenteria-Oreretako euskaldunon hizkuntz komunitatearen zerbitzura. Elkartearen eginkizuna da euskaldunon artean topaguneak sortzea, bai eta euskara herritar guztien hizkuntz eta kultur ondare gisa aurkeztea ere. Eginkizun horiek betetzeko, webgunea abian jarri dugu: LauhaizetaraNet.

LauhaizetaraNet, software librean oinarritutako webgune dinamikoa dugu. Gure webgunea, inguruan gertatzen denaren berri jakin ala eman nahi duen edozeini zuzenduta dago eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu. www.lauhaizetara.net helbidean.

Parte hartzeko moduak:

(1) Webgunera konektatuz inguruko berriak eta agenda kontsultatzeko.

(2) Zuen berri emanez edo albisteak komentatuz.

Interesgarria deritzozuen informazioa bidal dezakezue zuzenean webgunera, honela:

  • (a) Erregistratu zaitezte webgunean kide gisa (dohainik). Horretarako, orri nagusiaren goikaldean, "Izena eman" atalean klik egin, instrukzioei jarraitu eta datuak bete.
  • (b) Informazioa bidaltzeko, sartu ‘Zeuk idatzi’ atalean eta formularioa bete. Editore batek zuen ekarpenak errebisatu eta argitaratuko ditu.
  • (c) Albisteak komentatzeko, klik egin ‘Komentariorik’ hitzean (albiste bakoitzaren azpian), datuak bete eta instrukzioei jarraitu.

(3) Zuen aktibitateak agendan iragarriz Zeuek iragarri ditzakezue zuzenean Agendan zuen aktibitateak (ez da sartu behar kide moduan). Horretarako, orri nagusiaren goikaldean, "Agenda" atalean klik egin, instrukzioei jarraitu eta datuak bete.

Erantzunak

ni_neu
2003-12-10 : 16:22

Bejondeizuela! krixtoren webgunea, dudarik gabe!

Erantzun

Sartu