"Miserable failure" ingeleseko hitzak google bilatzailean sartuta, George W. Bush Estatu Batuetako Presidentearen biografia agertzen da lehenengoko postuan. Kuriosoa, "erabateko porrota" hitzek Etxe Zuriaren webgunera eramatea.
Zergatik?
Bilatzaileak ez du berak bakarrik emaitza aukeratu. Hau da, "Google bombing" izeneko prozesuak lagundu du "miserable failure" eta Bushen biografia lotzen.
Erabiltzaileak bilatzen duen edukiarekin lotutako webguneak aukeratu eta zerrendatzeaz gain, zera hartzen du kontutan Googlek: webgune jakin bat zenbatetan bisitatu den eta erabiltzaileak darabilen hitz klabea.
Prozesu horri jarraiki, internautek Google bitartezko bilaketen emaitzetan eragin dezakete, aukeratutako hitz batzuk eta eduki jakin batzuk elkarlotuz. Kasu honetan, "miserable failure" eta "white house".
Hau da, beraz, "Google bombing", bonbardaketa.
"Bombing"
Erabilpen edo prozesu hau Adam Mathes-ek asmatu zuen 2001, "talentu gabeko hackerra" esaldia lagun baten webgunera konektatu zuenean.
"Google bombing" ugari egiten dira Bushen Gobernuaren inguruan. Irakeko gerra aurretik, erabiltzaile batzuek google manipulatu zuten: "suntsiketa masiborako armak" idatzita, fikziozko webgune baterako lotura azalarazi zuten, non irakur zitekeen "ezin dira erakutsi suntsiketa masiborako armak".
Oraindik proba egin daiteke Googlen; "miserable failure" hitzak jarriaz.
Erantzun
Sartu