Teknologia albisteak

Today's Front Pages: egunkarien azalak sarean

Erabiltzailearen aurpegia
Goio Telletxea - Lanbroute.com
2003-12-05 : 09:12

Munduko 40 herrialde ezberdinetako 277 egunkari ezberdinen azalak alfabetikoki zein herrialdeka agertzen dituen webgune bat badela ba al zenekien? Eguneratuta dago erabat gainera.

Erabat eguneratua dagoen gunea da.

"Map view" atalean mapa bidezko bilaketa egiterik ere badago, herrialde bakoitzean dauden egunkariak ikusteko. Kuriosoa suertatzen da azalez azal nabigatzea.

Hau da URL-a: http://www.newseum.org/todaysfrontpages/

Bertako egunkariak ez ditut ikusi. Berriaren arrastorik ez, baina El País eta El Mundo badadude, adibidez, azal mordo horien artean. "Contact us" atalean ate bat irekirik uzten dute munduko edozein egunkarik bere azala gehitu dezan. Horretarako, frontpages@newseum.org helbidera idatzi behar da informazioa eskatuaz. Animatuko al dira euskal egunkariak?

Newseum.org-en barruan dauden zerbitzuetariko bat duzu honako hau. Hona helbidea beste zenbait xehetasun jakiteko: http://www.newseum.org/

Ezagutzen duzue antzeko tresnarik?

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago