Albisteen izenburuak euskaraz Kataluniako Vilaweb atarian
Iaz ere albisteen izenburuak euskaraz jarri zituen Vilaweb atariak. Baina, gaurkoan, bereziki gogoan izan du Euskaldunon Egunkaria-ren aurkako operazioa, eta gertaera hura euskarak azken urteotan jasan dituen eraso latzen adibide gisa jarri du.
Miren Azkarateren hitzak
Euskara bultzatzeko euskararen derrigorrezko ezagutza eskatzearen aurka dagoela esan du Miren Azkaratek, Eusko Jaurlaritzako kultura sailburuak gaur goizean Euskadi Irratian. Azkaratek zera nabarmendu du: "Hizkuntza politikan jardun duen edozeinek esango du gizartearen onespena behar duela lehenik edozein hizkuntza politikak, eta gizarte honek erakutsi du batzuendako mantsoegi eta beste batzuendako azkarregi, baina ikustea besterik ez dago Hezkuntza Sisteman ezarri diren hizkuntza ereduekin gurasoek zer erakutsi duten".
Ospakizun ofiziala
Eusko Ikaskuntzak 1949 urtean izendatu zuen abenduaren 3a Euskararen Eguna, Vilaweb-en irakurri dugun moduan. Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek eguna ospatzeko ekitaldia antolatu dute gaur, 19:30ean, Miramongo Teknologia Elkartegian, "Euskara Mundu guztien esku" izenburuarekin.
Erantzunak kargatzen...