Sustatu logoa Teknologia albisteak

Goiena.net-en aurkezpen ofiziala egin da Arteagan

Sustatu - Arteagatik
2003-12-02 13:12

Estepan Plazaolak, Goienako presidenteak gidatu du ekitaldia. Bertaratutakoei ongietorria egin ostean, berarekin mahaian eseri direnak aurkeztu ditu.

  • Iban Arantzabal, Goienako Telematika zuzendariak Goiena.net atariari buruzko azalpenak eman ditu, lehenik.
  • Javier Retegi, Eusko Ikaskuntzako presidenteak e-debagoiena izan du mintzagai.
  • Xabier Huitzi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendari nagusiak hartu du ondoren hitza.
  • Ignacio Lakunza, Debagoiena Mankomunitateko presidenteak ere mankomunitatearen iritzia azaldu du teknologia berrien aurrean. Apustu hori desiorik onenak opatu dizkio.
  • Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak hartu du hitza azkenik. Euskararentzat horrelakoek duten garrantzia azpimarratu du. Euskara eta teknologia berriak uztartzea beti dela egoki esanaz amaitu du hitzaldia.

Ordu erdiko ekitaldia egin eta gero, mokadutxoren bat hartzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Gozoak mokaduak Arteagan.

Albiste hau bera goiena.net-en

Beste Webgune Euskaldun Bat: www.goiena.net

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu