Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mahoma hil ondoren, Eskroto

sustatu - sustatu
2003-12-01 17:12

Azken kontzertua joan den zapatuan eman zuen Aitzoaingo (Nafarroa) Artsaia aretoan, baina orain ezingo dugu berriz talde horrekin entzun. Oraindik ez dira argitu heriotzaren arrazoiak.

Sanz de Acedo Iruñean jaio zen 1965ean, eta Tijuana in Blue eta Kojon Prieto y los Huajolotes taldeko abeslaria izan da.

Zuzeneko diskoa atera berria

Tijuana in blue musika taldeak "Antes de perder el riego" zuzeneko grabazio diskoa kaleratu berria zuen GOR disko etxearekin. Bartzelonan, Iruñeko Anaitasunan eta sanferminetan emandako agerraldien irudiekin eta grabazio historikoekin osatu da diskoa.

Eskrotori egindako elkarrizketa

«Norabiderik gabe genbiltzala ospitalean elkartu ginen eta hilurreneko diagnostikoa geneukala ikusi genuen. Berriz elkartu gara eta disko hau gure bizitzako testamentua bihurtu da», azaldu zuen Eskrotok. «Orain trebeagoak gara, gazteagoak ginenean senez aritzen ginen, orain nahigabetu eta ideia txarrak hartu ditugu», gaineratu zuen taldeko abeslariak. «Itzulera hunkigarria izan da, belaunaldi berriek jarraitzen digutela ikusi dugulako. Emanaldi bakoitza eskaintzean ez dugu zorabioaren sentsazioa galdu, bakoitza zirraragarria izan baita», adierazi zuen Eskrotok. «Hasieran jendeak guk baino hobeto zekizkien gure abestiak», gaineratu zuen.

Garari egindako elkarrizketa batean esan zituen hitzok.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu