Teknologia albisteak

Euskal parpergintza denda Interneten

Erabiltzailearen aurpegia
Artez Euskara Zerbitzua - Artez Euskara Zerbitzua
2003-12-01 : 10:12

Euskara eta euskal irudia uztartzen dituen papergintzak ohiko liburudendetatik sarerako jauzia egin du. Euskal papergintzako produktuak ekoiztu eta banatzen ditugu, besteak beste, agendak, era guztietako postalak, bulego materiala eta oparigaiak.

Euskararen normalizazio-planen osagarri gisa hasi zen lan arloa, urteen poderioz indar propioa hartu eta gaur egun Artez Euskara Zerbitzuaren hiru ataletako bat da, normalizazio planak eta itzulpengitzarekin batera.

Euskal Papergintzako lehengo denda www.artez.net/denda helbidean dago. Bertan Artezen produktuak ezezik, beste 15 ekoizleren produktuak ere eskaintzen dira. Guztira, euskal papergintzarekin loturik dauden 1000 produktu inguru jasotzen dira bost atal hauetan:

  1. Agendak eta egutegiak: urteko agendak, ikasle eta irakasle agendak, egutegiak eta poltsiko agendak.
  2. Bulego materiala: koadernoak, karpetak, euskarazko inprimakiak, euskarazko zigiluak, errotuluak …
  3. Postalak: gabon postalak, zoriontzekoak, paisaiak, kukuxumuxuren postalak, euskal izenak…
  4. Opariak eta bestelakoak: argazki albumak, artxibadoreak, kandelak, ordulariak...
  5. Inprimakiak eta Gida: Admistrazioan eta erakundeetan erabiltzen diren ohiko inprimakiak: Lan kontratuak, enpresak sortzeko agiriak etab. Inprimakiez gain Euskaldunon Gida paperezkoa da bertan, denda, erakunde eta profesional euskaldunak jasotzen dituen gida.

Gutxi barru 4 hizkuntzatan ikusteko aukera egongo da, euskaraz ezezik, ingelesez, frantsesez edo gazteleraz.

Erantzun

Sartu