Yahoo Europako Etxebesteren hitzaldia izan da Zapatu eguerdiko azkena. Programan ez bazegoen ere hitzaldi zehatza eta interesgarria eman du Etxebestek 15 minutuan.
Aholkularitza eta kudeaketa lanak egiten ditu Etxebestek Yahoon Internet eta hedabide idatziak izan da gaia. Euskonews-eko aurkezpenaz baliatu da Etxebeste baina guaza berriak gehituz.
Bilatzaileak dira atari erabilienak, gero trantsazioak eta e-comerce deitzen dena, baina hirugarrena informazioa da. Eguneroko prentsak erreakzionatu du modelora eta Internetek eragin handia du prentsa idatzian.
Difusioa merkeagoa da, informazioa bildurgarri da ona eta mugimenduak egin behar dira jarduera berrietan ere.
Nolako produktuak ditugu:
Albiste nabagatzaile potentea nola ikusten duzu? Esaterako google.news? Galdetu diote entzuleek. Erantzuna: Kazetarientzat oso zerbitzu ona da. Aktualitateaz jabetzeko oso da egokia. Mezu berezia bidaltzen die komunikabideei. Automatikoki sortzen den edukia erabiltzailearentzat erakargarriagoa izan daiteke pertsonek sortutakoa baino. Pertsonen gainetik egon daitezke makinak zerbitzu hau ematerakoan. Medio handiak hasi dira, dena den, hau kontrolatu nahian
Negozioa dago produktuen atzean:
Negozio handiko Internetean jokatzen dutenekin ezin da negozio handirik egin. Multimedia mundua da etorkizuna. Hasieran kazetariak zituen medioak eta gero hornitzailea zen. Egunkariari eman produktoa eta egunkariak iritzia gehitzen zion. Horren ondorioz, kazetariek ez dute soldata handirik.
Medio guztiak daude kazetarien esku orain. Internetek katearen dominio guztia ematen dio kazetariari. Oso mundu erakargarria zabaltzen da kazetariendako. Esaterako, "Jesus Cachoren artikuluak bere konfidentzialean irakur daitezke. Horrelakoekin zalantzan jartzen da non dagoen aginpidea edo medioan edo kazetarian. Gero eta zailagoa da ezberdintzea. Kazetariek aukera moduan ikusi behar dute Internet. Eslaboiek kentzen ditu Internetek.
Interneten euskararentzat estrategikoa da. Katalanek telebistan arrakasta izan du, prentsan ez horrenbete, orain ikusi behar zer gertatzen den Internetekin. Euskarak inbertsioa egin behar du derrigor sarean.
Txalo zaparradarengatik esan daiteke jendeak gustora entzun dituela esandakoak. Nik bai behintzat!
Javier Etxebesterekin topo egin nuen azkenean, Yahoo Españako zuzendaria zen. Orain, Yahoo Europe-ko zuzendaritzan dabil lanean, Londresen (mundu egiturak ere aldatu omen dira konpainian, esan zidanez).
Honezkero Etxebestek puntu-com-en eta Interneteko negozioen fase bat baino gehiago ezagutu du. Duela urte eta erdiko depresio garaian, erresistentzia posizio batean gogor ikusi nuen, artean Madrilen zela, Yahook beste batzuk baino funts gehiagorekin egingo ziola aurre krisiari (Espainiako atariak-eta, larri zebiltzan orduan, eta geroztik ere...). Orain berriz, komentatu zidan negozioa oso indartsu dabilela, eta garai benetan onak datozela. Bereziki Erresuma Batuan hala dela esan zidan.
Hitzaldia ere interesgarria. Etxebesteren posizio eta jakituria kontuan hartuta, zorte handi bat da halako kontuez euskaraz entzutea tarteka-marteka.