Asteon aldizkaria:. 60.000 ale banatuko dira Eukal Herrian, euskaraz
Aisialdia izango da nagusi eta jende diferenteak irakurtzeko modukoa dela esan du jardunaldian Iker Martinez de Lagosek.
Banaketa: 150.000 ale banatzen dituzte herri aldizkariek eta ikusten da 60.000 ale ateratzen hasteko azpiegitura badagoela. Euskal prentsan inoiz ez da horrelako zifrarik izan. Horrek lagunduko du iragarkiak errazago sartu daitezen.
Oinarriak herri aldizkariak dira eta banaketa ere handik egingo da. Tokiko aldizkarien gehigarri moduan aterako da. Asteon jasotzeko modu bakarra izango da herri aldizkaria jasotzea. Ez da egongo beste modurik aldizkari hau jasotzeko.
Iruña aldean, Iparraldean aztertzen ari dira beste banaketa mota batzuk. Helburua 100.000 alera heltzea da eta Euskal Herri osoan egitea banaketa.
Zero zenbakia Durangoko azokan banatuko da, hilaren 5ean. Hurrengo astean, beraz, paperean ikusi ahal izango da. Urtarrilaren erdi aldetik aurrera izango da herri aldizkaria jasotzen duten etxeetan.
Asteoneko zuzendaria Jasone Osoro izango da. Prototipoa erakusi du jardunaldian:
- Koloretan izango da aldizkaria, lehenengo orritik amaieraraino.
- Azala gaiaren arabera aldatuko da. Atal bakoitzak bere kolorea izango du.
- Ostiraletan banatuko da eta zapatutik barikura arteko TB programzioa landuko da.
- Iritziari eskainitako atala irakurleen eta kolaboratzaileen esku geratuko dena, erreportajea, telebistako jendea agertuko den atalean pertsonaren arrastoa jarraituko da, telebistako berriak labur-labur, elkarrizketak, atzera begira atalean Un Dos Tres moduko programen gainean egingo da berba, posterra, entretenimendua, asteko programazioa konpleto joango da Asteon.
- Dena argazki handiekin, koloreekin, irudiekin. Testuak labur idatziko dira.
- Telebista tratatuko da medio moduan: T5, A3, Euskal Telebista, GOITB sartuko diira. Euskal Herriko jendeak izango du protagonismo handiena, baina zabalik egongo da kontzeptuan. Telebista da landuko dena, ikusten dugun telebista kate guztiak.
Ia Zorte ona duen euskarazko aldizkari honek! Animo!
Erantzunak kargatzen...