Teknologia albisteak

Baserria zuzen-zuzenean Interneten

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-11-28 : 09:11

Aitor Sorozabal baserritarrak webcam-ak jarri ditu bere baserrian. Elorriokoa da Sorozabal eta Erreka Zabaleta da bere baserriaren izena. Bere helburua da saltzen dituen animaliak era egokian hazten dituela erakustea erosleari.

Ekainean jarri zuen ideia hori martxan. Sorozabalek nahi duena da hazten dituen txerri eta behiak saltzea, eta erosleari produktu horiek benetakoak, ondo hazitakoak eta ondo zaindutakoak direla erakustea. Produktu onak direla esatea, alegia. Horregatik, webcam-ak jarri ditu ukuiluan.

Bost kamera jarri ditu eta www.granjafamiliar.com helbidean sartzen denak aukera dauka webcam horiek hartzen dutena ikusteko. (Hala ere, saiatu gara gu Mozillarekin sartzen eta ez dabil. Explorerrarekin sartuz gero badabil. Ez baduzue Explorerra erabili nahi, hona hemen webcam-en zuzeneko helbidea: http://www.granjafamiliar.com/granja_familiar_e/webcams_webcam1_e.htm)

Animalia ugari

Txerriak ( 125 ), behiak ( 60 buru ) eta oiloak ditu. Txerriak " Euskal Txerrien " elkartearen bidez merkaturatzen ditu. Behiekin berriz, elkarte bat sortzen ari dira produktuak saltzeko. Adibidez, txahal bat 6-7 familiendako ( bakoitzarentzat 40 bat kilo inguru ) saldu, dena zatitu eta okela dena pakeetan sartu gero izozteko.

Bisitak, munduko bazter guztietatik

Ekainetik ona 24.000 lagun sartu dira webgune horretan. Munduko bazter guztietatik gainera, batik bat Japonetik. AEBtako militarrak eta gobernuak ere kontsultatu du orri hori.

Bizkaiko Foru Aldundiaren proposamena

Bizkaiko Foru Aldundiak ukuiluetan kamerak jartzeko proposatu zien baserritarrei. Batik bat erditzeak kontrolatzeko. Kontua da garai horretan baserritarrak mila buelta egin behar izaten dituela ukuilura, eta kamera horrekin afaltzen dagoela ere egin diezaioke jarraipena erditzear dagoen behiari. Dena dela, kamera hauek ez dira webcam-ak. Internetaren kontua Sorozabalen ideia izan da.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago