Teknologia albisteak
1

Jaz Zubiaurre eta Dro, T. Etxebarria Sarien irabazle

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2003-11-27 : 20:11

Gaur arratsaldean eman dituzte Eibarren Toribio Etxebarria sariak. Enpresa-ekimenak saritzen dituen lehiaketa ezagunean JAZ ZUBIAURRE enpresa eibartarra eta DRO bektore genikoak izan dira sarituak.

Ekitaldian hitzaldi bat ere izan da, Mikel Urizarbarrena enpresari ezagunarena, Panda Software enpresaren sortzailearena. Urizarbarrenak enpresan berrikuntzaren beharraren aipamen berezia egin du: berritu edo hil lemapean.

Toribio Etxebarria Sariak XIV edizioaren sari banaketaren ekitaldian, halaber, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusia, Josu Jon Imaz Industria sailburua, Aitor Cobanera SPRI-ko zuzendari nagusia eta Iñaki Arriola Eibarko alkatea izan dira.

Sormena eta Berrikuntza Teknologikoa atalean eibarko JAZ ZUBIARRE enpresa-k irabazi du sari nagusia, eta enpresaren jerenteak, E. Zubiaurrek, enpresa guztiaren izenean berrikuntzaren alde lankide guztiek egiten duten lana eskertu du saria jasotzerakoan.

Bigarrena, Xmadina enpresak irabazi du eta Xabier Madinaren izenean bere arrebak jaso du saria Josu Jon Imaz-en eskutik, Xabierren lana eta ahaleginak goraipatuz.

The Movie-k eskuratu du atal honetan banatzen den Sari Teknologikoa.

Enpresa ideien atalean DRO bektore genikoak proiektuak irabazi du lehen saria, hartzerakoan bere familiatik eta BIC-Berrilanetik jaso duen laguntza eskertu duelarik.

Bigarren saria, CEIT Ikerketa Zentrutik eta CAF enpresatik jaso duen laguntza eskertuz, Lander simulations proiektuak irabazi du.

Sariketan guztira 27 enpresa eta enpresa ideiak hartu dute parte, eta finalistak honako hauek ziren:

Enpresa ideien kategorian:

  • Lander Simulation garraiobideentzako simulatzaileak.
  • Oseomatic, osteoporosiaren ikerketara zuzendutako proiektua.
  • Dro, bektore genikoak, injinerutza genetikoko enpresa.
  • Dualia, Aretxabaletako ekimena, aldi bereko itzulpena telefonoz.

Enpresako sorkuntza eta berrikuntza teknologikoaren kategorian:

  • Jaz Zubiaurre (Eibar), alanbrezko eskuiletan (beren produktu nagusia) segurtasun sistema berriak ezartzeagatik.
  • The Movie (Donostia), hiru dimentsiotan objektuak ikuskatzeko softwarea lantzeagatik.
  • Xmadina (Donostia), teknologiaren erabilpena ezinduentzat errazteko sistemak lantzeagatik, hala-nola beren Etsedi testu-editore prototipoa.

Erantzunak

Sustatu
2003-11-28 : 10:34

Joan den astean eman zituzten ekintzaileentzako beste sari teknologiko batzuk. Interneteko ekintzaileentzako 4. Kutxa sariak. Horra zein izan ziren irabazleak:


  1. saria: INNOVAE VISION. Aurkezlea: Pablo Ayala Torcal, Javier Sánchez Aguilar, David Vicente Herrera
    Diru-kopurua: 30.000 euro. Gaia: aplikazio informatikoen garapena, ordenagailuak irudiak ezagut ditzan.

  2. saria: TELEPARTITURA.COM
    Aurkezlea: Miguel Astigarraga Capa, Iñaki Cárcamo Garmendia
    Diru-kopurua: 24.000 euro. Partitura digitalen salmenta Internetetik.

  3. saria: ILUSSION STUDIOS
    Aurkezlea: Iván Portas Arrondo
    Diru-kopurua: 18.000 euro. Garapen multimedia eta diseinu azterketerako ataria.

  4. saria: KDADA
    Aurkezlea: Ramón Redondo Pérez
    Diru-kopurua: 12.000 euro. Internet eta teknologia berrien erabiltzaileen arteko komunikazio kanal baten sorkuntza.

  5. saria: e-OPIS
    Aurkezlea: Carlos Llonis Irigoyen Mikel Arcelus Alonso
    Diru-kopurua: 6.000 euro. Ekoizpen prozesuen hobekuntzara zuzendutako proiektua.

Erantzun

Sartu