Oraindik garaiz zabiltza Buber sarietan bozkatzeko, eta webgune euskaldunen alde egiteko. Hartu bi minutu zeure lanean, eta jarraian datozen instrukzio zehatzekin zeuk ere lagunduko duzu.
Interneteko urteko euskal webgune onenak saritzeko asmoa du sari horrek, eta hainbat ataletan ematen dira sariak. Atal horietako batzuetan, lehian daude gune euskaldunak (edo elebidunak beste batzuetan), gune erdaldun hutsen aldean. Baina jakina, bozkatzeko aukera duten euskal internauten artean, euskaldunak gutxiengo demografikoa gara, eta partehartzaile erdaldunek, euskaraz ezer onik egin den ere ezin dute apreziatu gune euskaldun horietan, ez baitute ulertzen. Hortaz, euskaldunek ez badugu euskal guneen alde egiten, ez du inork egingo.
Zuk zeuk ere egin dezakezu zeurea. Bozketan parte hartzeko helbidea hau da, http://buber.interneteuskadi.org/bozketa_eu.php eta bertan, @Euskadi boletineko harpideduna baldin bazara, berehala eman ahal izango duzu botoa.
Ez baldin bazara @Euskadiko harpidedun, lasai, bi minutuko kontua da, baina, adi, bi egunetan egin beharrekoa. Komeni da gaur ostegunez edo bihar ostiralez harpidetzea boletinera (minutu bateko lana), eta ASTELEHENEAN bozketa egitea (bigarren minutua). Harpidetzaren eta bozketa-baimenaren artean tarte bat jarri dute sistema antolatu dutenek, horregatik urrats bikoitz hau.
Baina urratsak, errazak dira, eta bi minutuko kontua. Instrukzio zehatzak utzi ditugu PDF batean. Klikatu, inprimatu eta ekin.
Bozketa emateko orduan, atal bakoitzean zer egin? Euskarari zor zaion errespetuaren aldetik, honakoa da egoera:
Atal horietan aukeratzeaz gain, urteko webgune onena guztien artean hautatu behar da. Eta horretarako, hiru bakarrik dira euskara hutsezkoak zerrenda horretan: Bizkaie, Dantzan.com, Sustatu.
Egin zuen aukera. Lagundu Internet euskalduna hedatzen. Erraza da, hartu minutu bat gaur, eta beste bat astelehenean. Klikatu instrukzioen PDF-an eta aurrera.
> - Webgune pertsonaletan, biak erdara hutsez, hortaz... Navegalia eta Divulcat daude lehian.
>
Duela 9 ordu bidalitako iruzkina errepikatzen dut hemen esateko akatsa dagoela testuan, ez baita navegalia.com webgune pertsonal onenaren sarirako hautagai, agendalia.com baizik.