Teknologia albisteak
1

Basajaunen Kondaira: euskal mitologian girotutako bideojoko hezitzailea Durangon aurkeztuko da

Erabiltzailearen aurpegia
Urko Valverde Mayora - Gestionet Multimedia S.L.
2003-12-02 : 09:12

Gestionet Multimedia S.L. eta Ibaizabal editorialak "Basajaunen Kondaira" izeneko bideojoko hezitzaile berri bat sortu dugu. Euskal mitologiako pertsonaiekin girotua dagoen joko honetan, alde hezitzaileaz gain, grafikoa ere asko landu da, beste hizkuntzetan lan egiten den modura. Durangon ikusi ahal izango da lehen aldiz.

"Basajaunen Kondaira" test moduko galderak estrategiarekin nahasten dituen bideojoko euskalduna da. Deiar izeneko sorgin batek euskaldun talde bati egindako sorginkeriaren ondorioz, jokalariak zortzi pertsonaietako bat aukeratu beharko du bere burua sendatzeko. Lau neska eta lau mutil, berdintasuna gogoan izan baita. Behin gustukoena den pertsonaia erabakitakoan, Euskal Herrian zehar ibili beharko du jokalariak, leku eta herri historikoenetatik igaroaz, eta lagunak animatzen badira, beste jokalariak baino azkarragoa izaten saiatuz.

Hezitzailea

Bideojoko hau helburu hezitzaileekin egin da. Hamabi urtetik hamasei urtetara bitarteko gaztetxoek DBHko ikasgai ezberdinak berrikusteko modu jostagarri bat izan dezaten. Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren onespena ere jaso du. Dena den, bere izaerak ia edozein adinekoentzat egokia egiten du.

Irakasleentzat tresna erabilgarria ere izan nahi duen produktu bat ekoitzi dugunez, jokoan zehar landuko diren gaiak zehaztu ditzakete irakasleek. Gaur egun eskoletan dauden liburuetan oinarrituta, galderak maila, gai eta atalka sailkatu dira. Klasean ikusi ez diren gaiak baztertu ahal izateko asmoarekin egin da hau, eta soilik irakasleak beharrezko ikusten duenaren inguruko galderak erabiltzeko.

Ezaugarri batzuk

Sare lokalek ematen dituzten abantailak ugari dira, eta "Basajaunen Kondaira"n hau ere kontuan izan dugu. Jokalariek sare berean diren beste jokalariekin batera jokatu ahal izango dute, publikoaren komodina bezala ezaguna egin denaren antzera. Puntu kopuru zehatz bat lortzean sare bereko beste lagunei galdera bidali ahal da, baina azken erabaki jokalariaren esku geratuko da.

Badira beste zenbait ezaugarri aipatzeko geratzen direnak: 3Dko animazioak, gurdiaren gizona... Dena den, Durangon ikusi ahal izango duzue hobeto. Eta ikaragarri salneurri onean.

Erantzunak

Sustatu
2003-12-02 : 18:17

Honako orri honetan bideojoko honen pantaila-irudi batzuk ikusi ahal izango dituzue.


Erantzun

Sartu