Euskal Hizkuntza eta Literatura arloko baliabide digitalen datu-basea
Berritzeguneetako euskara arloko aholkulariek unibertsitatez kanpoko irakasleentzat euskara arloko baliabide digitalen datu-basea osatu dute. Ikastetxeetan arlo hau lantzeko baliagarriak izan daitezkeen CD-ROMak, Interneteko helbideak, softwareak mailaka/etapaka eta gaika sailkatuta aurki ditzakegu www.saretik.net/ehl helbidean. Bertan, irakasleak aukera izango du interesatzen zaion mailarako, etaparako (LMH, DBH, DBHO) edo gairako (literatura, gramatika, didaktika, ...) behar duen informazioa eskuratzeko.
Datu-base honetan baliabideak dagokien fitxarekin batera agertzen dira. Fitxetan honako datuok datoz: materialaren deskribapena, zein eduki mota lantzeko erabilgarria den, zein etapatan erabiltzea gomendatzen den, euskarri mota (CD-ROMa, Internet, disketea), egilea, argitaletxea, helbide elektronikoa, etab.
Bilaketa aurreratua eta orokorra
Informazioa bilatzeko, irakasleak bi bide izango ditu: "bilaketa orokorra" batetik, eta "bilaketa aurreratua" bestetik. Bata zein bestea erabiltzea oso erraza da eta, gainera, laguntza eskatzeko aukera beti izango du eskura.
Irekia
Datu-basea irekia da, datuak kontsultatzeaz gain, norberak osatu eta eguneratzeko aukera ematen du. datuak sartu laukian sakatuz gero, baliabidearen datuak sartzeko formularioa agertzen zaigu.
Atal hau Berritzeguneetako euskara arloko aholkulariek kudeatuko dute.
Erantzunak kargatzen...