"Lan mundua euskalduntzen" prentsaurrekoa
2003-11-20 13:11
Hiru atal
Prentsaurrekoan hiru atal jorratu dira: gaiaren inguruan azken urteotan garatutakoaren historia laburra, gaur egungo egoera eta, azkenik, etorkizuna edo aurrera begirako ildoak.
Bertan aipatutakoen artean hona hemen bi pasarte esanguratsu:
- "Gaur egun, euskara-planak 80 enpresatan daude ezarrita. zuzen edo zeharka, 43.687 langile inplikatuta daude plan hauetan. Enpresa hauetako 27k 500 langile baino gehiago dauzkate, 31 enpresak 100-500 langile bitartean eta gainerakoak enpresa ertain edo txikiak dira. Enpresa gehienak industria-alorrekoak dira (53); zerbitzu-alorrekoak 25 dira".
- "Etorkizunean, euskararen normalizazio planetan dihardugun enpresok sektore hau gorpuzten eta eragiten jarraitzeko asmoa dugu. Enpresa bakoitzak helburu partikularrak baditu ere, denon artan bultzatu behar ditugun helburu orokorrak sustatu nahi ditugu".
Prentsaurrekoan aurkeztutako txostena hemen duzue:
Erantzunak kargatzen...