Teknologia albisteak

Nafarroako Parlamentua software librearen alde

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-11-21 : 09:11

Nafarroako Parlamentuak software librearen aldeko mozio bat onartu zuen. Erabakiaren ondorioz, Nafarroako Gobernuak administrazio publikoan kode irekiko sistemak erabiltzeko plan bat jarri beharko du martxan eta dirulaguntza-politika bat prestatu beharko du enpresa eta partikularrentzat.

Socialistas del Parlamento de Navarra parlamentu-taldeak aurkeztu zuen mozioa: UPN eta CDNk ezezkoa eman zuten; Aralar eta EAJ-PNV abstenitu egin ziren; eta PSN, IU-EB eta EAk baiezkoa eman zuten. Ondorioz, mozioa onartu egin zen.

Mozioaren azalpena

Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, berriki egin duen agerraldian, adierazi du, PSNko eledunak galdetu ondoren, kode irekiko softwarearekin gauza batzuk egiten ari direla. Europako Batasunaren eEurope 2005 Planak ohartarazten du: "Administrazio publikoetako informazio-sistemak estandar irekietan egonen dira oinarriturik; kode irekiko softwarea erabil dadin sustatuko dugu".

Extremadura eta Andaluziako autonomia erkidegoen administrazioek kode irekiko sistemen aldeko apustu argia egin dute, eta lizentzien kostuan 30 milioi baino gehiagoko aurrezpena erdietsi dela kalkulatu dute Extremaduran.

Mozioaren testua Parlamentuko Buletin Ofizialean duzue.

Gobernuaren egin beharrak

  • Departamentu arteko plan bat egitea, jabetza-kodeko sistemak erabiltzetik kode irekiko sistemak erabiltzera pasatzeko.
  • Dirulaguntza-politika bat prestatzea, enpresek eta partikularrek kode irekiko sistemak erabiltzea sustatzeko.

Erantzun

Sartu