Barriketan Elorrioko euskara taldearen helburua bultzatzera dator webgune berria. Euskal Herriko gainontzeko euskara elkarteek duten helburu nagusi bera dutela diote: Euskararen normalizazioa
Elorrion ere jomuga horretara heltzeko bide luzea egin beharko dugu. Dena dela, ez gaude bakarrik, Udaleko Euskara Kontseilua, AEK, asti taldeak, EHE, eskolak, ... ditugu bidelagun, bakoitza bere esparrutik ekinez.
Hainbat ekitaldi eta ekimen antolatu ditugu gure herrian. Kultur elkarte eta eragile askorekin egin dugu lan euskararen inguruan inplikazioa lortzeko, eta euskararentzako esparru berriak irabazteko. Bide beretik jarraituko dugu datozen urteetan ere, euskal kultura lantzen, tradizioa berreskuratzen eta ezagutzera ematen, eta adierazpide berriak jorratzen.
Kultura ez da gure lanaren xede bakarra. Hitzarmengintzan gabiltza buru-belarri gaur egun. Barriketan euskara elkarteak Udaleko Euskara Kontseiluan herriko elkarteetan eta dendatan euskararen erabilera bultzatzeko hitzarmena izenpetzeko proposamena aurkeztu zuenetik urtebete igaro da, eta martxan dago jadanik Geurien Euskara Hitzarmena. Horretara, euskara sustatzeko hitzarmenak jarri dira abian, batetik, elkarteetan eta, bestetik, denda eta tabernetan.
Bazkide egiteko aukerak, zein lana egiten duen Berriketan-ek zehatz-mehatz, helbide interesgarriak... eta baita bazkide egiteko aukera ere: eman bostekoa euskarari!
Beste Webgune Euskaldun Bat: www.barriketan.com
Erantzun
Sartu