Teknologia albisteak

Jakin ezine: fanxin elektroniko edo ezine berria Interneten

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Jakinezine-tik
2003-11-19 : 10:11

Aldizkari honen bitartez hacker, newbie eta wannabe guztien elkargune bat sortzea da helburua (baina inola ez bozeramaile ofiziala). Bertan segurtasun elektonikoa izango da behin eta berriz jorratuko den gaia.

Horrelaxe diote Jakin ezine-koek:

Guztiok gauza bat daukagu amankomunean, eta ez da Debian gustuko dugula ;) : gehiago jakin nahi dugu. Eskolan, fakultatean, telebistan erakusten ez dizkiguten gauzak ikasi nahi ditugu. Horrexegatik lerro hauek irakurtzen zaude ezta?

Ikusiko duzuen moduan, agian zenbaki honetan agertzen diren artikuluak ez dira teknikoki oso berriak; zenbait egileen asmoa bere ikasketa esperientzia aldizkari honetan isladatzea da zenbakiak aurrera dihoazen heinean geroz eta trebeagoak izateko. e-zineak ez dauka jabe berezirik, ez gobernu ez enpresarik, eta zuen laguntza ongi etorria izango da; gure itxaropena denon artean hacking e-zinea garatzea litzateke, euskara hutsez.

Estatuan ere badira adibideak

Estatu mailan bestelako e-zineak badira (SET e.a...) ahalegin handiz aurrera atera direnak; Euskaraz egiteak ahalegin handiagoa eskatzen du, baina lehen zenbaki hau atera dugunok esfortzu hori egiteko prest gaude. Helburu xume bat daukagu printzipioz: jarraitasuna lortzea. Maiztasuna? auskalo.

Zergatik "Jakin"?

hackmeeting-en bateonbatek (Xabik uste dut), hitz joku hau proposatu zuen eta benetan egokia dirudi: Hacking = Jakin = Ezagutu. Badago euskaraz "Jakin" izeneko beste aldizkari kultural zahar bat, baina gure kasuan zentzu berezia eukitzea nahiko genuke noski.

Euskaldun gutxi gaude munduan, eta segurtasun informatikoan interesatuak are gutxiago, hortaz ahalegin honek meritu handiagoa dauka; espero dezagun gurekin jende gehiago etortzea.

Eserlekua hartu, bidaia hastera doa... zanpatu eta sartu jakinezinera.

Erantzun

Sartu