Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gaztematik: Euskadi Gaztean parte hartzeko modu interaktiboa

Pausoka Networks - Pausoka
2003-11-19 09:11

Ostiraleko arratsaldeko lehen orduetan irekiko da www.gaztematik.com webgunea.

Lau atal ezberdinetan banatuta dago Gaztematik:

Sareko kanta:

Sareko Kantaren helburua, irratsaioko musika programazioa webguneko erabiltzaileen esku jartzea da. Sareko Kanta atalean eskaintza gehien jasotzen dituzten abestiak Gaztematik irratsaioan egongo dira entzungai. Ondoren, Gaztematik-eko eskaintzak garbitu eta abesti eta berriei egingo zaie leku.

Zerrendak:

Atal honen helburua erabiltzaileek gustoko dituzten kantak multzotan antolatu eta musika gustu antzekoak dituzten erabiltzaileak topatzearena da. Partehartze handiena duten erabiltzaileek sariak jasoko dituzte astero. Hortaz gain, hilabetero pertsonaia ospetsu batek bere zerrenda emango digu eta gustatzen zaizkion abestiak izango ditu erabiltzaileak eskura. Gaztematikeko lehen sareratzean Gorka, Berri Txarrak taldeko abeslariariak gustokoen dituen kantak izango ditugu.

Eztabaida taldeak:

Gai konkretu baten inguruan biltzen diren erabiltzaileen taldeak dira Eztabaida Taldeak. Atal honetan, sortu diren eztabaida taldeen zerrenda ikusteko aukera izango du erabiltzaileak. Talde horietako erabiltzaileen zerrenda ikusi, horietara gehitu edota eztabaida talde berriak sortzeko aukera izango du.

Nire profila:

Atal honek erabiltzaileak Gaztematik-eko kide den heinean erabiltzaile moduan dituen elementu guztiak kudeatzeko aukera eskainiko dio: profila editatu, mezuak irakurri/erantzun, pareko erabiltzaileak eta kideen zerrenda kudeatu...

Pausoka Networks-ek EITBrentzat garatutako aplikazioa da Gaztematik.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu