Sustatu logoa Teknologia albisteak

Sustatu Buber sarietarako finalista

Sustatu - Sustatu
2003-11-18 12:11
Zein sari banatuko dira?

Zein sari banatuko dira?

  • Urteko euskal webgune hoberena.
  • Saial bakoitzari dagokion saria: erakundea, norbanakoa, kirola, enpresa, komunikabidea, kultura, euskara eta webgunea.

Zein da saria?

Vicente Arnoriaga euskal eskultoreak eginiko bereziki ekitaldi honetarako egin duen garaikurra jasoko dute irabazleek. Bestalde, kolaboratzaile diren komunikabideetan agerpena izango dute eta Buber sarietarako Internet&Euskadik sortutako webgunean beren presentzia iraunkorra mantenduko da. Interneten euskararen garapenaren alde lanik gehien egin duten webguneen zerrenda dago Sustatu.

Nola bozkatu

Urteko webgune hoberena aukeratu behar da, baita sail bakoitzekoa ere. Antolatzaileak bozketa zuzena egitearen aldekoak dira. Bozkatzaileen posta elektronikoak identifikazio moduan erabiliz, erabilera okerrak ekidingo dituzte: norbaitek bi aldiz bozkatzea, robot batek masiboki botoak ematea…

@Euskadiko harpidedun ez direnek ere bozkatzeko aukera dute. Euskadi buletinara harpidetuta ez dagoenak, norbere posta elektronikoarekin bozkatu ahal izateko antolatzaileek balioztapena eman behar dute.

Beraz, posta elektronikoa eman ondoren, mezu bat jasoko bidaliko zaio bozkatu nahi duenari. Eta erantzuna eman ondoren, 48 orduren buruan, bozkatzeko aukera emango zaio. Egin Sustaturen aldeko aukera webgune honetan.

Buber sariak

"Buber" sariei Blas Pedro Uberuaga, Euskadiko lehen webgunearen sortzailearen izenetik datorkie deitura. Uberuaga, Idahora (EE.BB) emigratu zuten euskal artzain batzuren semea zen.

Sari banaketara joateko

Euskalduna Jauregian egingo den ekitaldira joan nahi duenak, bozkatu eta izena eman behar du. Ekitaldian, Interneteko aditu diren hizlariak entzuteko aukera izango da. Amaitzeko, pintxo eta edariak dastatzeko aukera izango da. Ekitaldia Internet&Euskadi Elkarteak antolatu du Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren eta EITBren kolaborazioarekin.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu