Telefonica eta honen informazio zenbakiak
2003-11-15 14:11
Azken aldian Telefonica sekulako kanpaina egiten ari da 11888 zenbakia jakinarazteko. Telefono hori da Orrialde Horiena, hor galde egin liteke enpresa baten telefonoaz, webguneaz edo posta elektronikoaz, eta lehen minutuak balio du 0,75 euro, hau da, 124,79 pezeta. Publizitate kanpainak eraginda, jende asko ari da zenbaki horretara deitzen, pentsaturik horixe dela informazio telefono arrunta.
Telefonicak, aldiz, badu beste zenbaki bat informazioa eskuratzeko: 11818, eta hemen deiak balio du 0,35 euro, alegia, 58,24 pezeta.
Beraz, Telefonicaren bezero bazara, eta informazioa eskatu behar baduzu, erabili 11818 zenbakia, ez merkea delako (ez horixe!), baina bai bestea baino merkeagoa.
Erantzunak kargatzen...