Teknologia albisteak

IKTak kudeaketan, abantaila lehiakorraren sorburua

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko Astigarraga - CodeSyntax
2003-11-17 : 11:11

Informazio eta Komunikazio Teknologia berriek enpresen lehiakortasunerako ezinbesteko tresnak dira. Ostiralean, besteak beste, Laster Dissmofi, Solmicro, Ikerlan, Robotiker eta Zabalak bere esperientziak aurkeztu zituzten Zamudion.

Sustatun iragarri bezala, Kudeaketan IKTen integrazioaren alde apostu egiten: Abantaila lehiakorraren sorburua , Ezagutzaren klusterrak antolatutako jardunaldia egin zen Zamudion.

Kalitatearen Europar Astean egin den ekitaldian euskal enpresa ezberdinen esperientzia azaltzen duen txostena aurkeztu da. Klusterrak eta SPRI- argitaratu dute txostena. Baina, beharbada, jardunaldiko ideia nagusia Konfuzioren hitzak gogoratuz SPRI-ko Alberto Mendez-ek mahai gaineratu zuen:IKT-en ezarpena enpresan, eginez ikasten da. Ez nahikoa IKT-en gainean entzutea edo ikustea.

Kontatu zidaten eta ahaztu egin nuen...

Ikusi eta ulertu nuen...

Egin eta ikasi nuen!

Egeak, Georgetown-eko Guerrero-Cusumanok eta Juan Jose Duquek ekitaldia ireki ondoren, Ikerlan, Robotiker eta Zabalak, jende askoren artean egindako txostena aurkeztu zuten. Eta azkenik, eredu ezberdinak erabiliz, Bilboko Solmicro, Microsoft-en oinarritutako soluzioa, eta Eibarko Laster Dissmofi 2000, RPSren ERPa, enpresek bere esperientzien aurkezpena egin zuten: ezarpenetan izandako akatsak, buru hausteak, haserreak,... eta, noski, lorpenak eta emaitzak.

Bukaera gisa, enpresei dagokionez, internet akzesoetan eta enpresa webgune kopuruetan 2005 urterako Euskadi Informazio Gizartean Planean ezarritako helburuak betetzen ari direla esan zuen Jaurlaritzako Jose Ignazio Zudairek.

Era berean, KZ Mikroenpresak Formakuntza programaren bitartez, herri askotan dauden Konekta Zaitez guneetan enpresa txikietara zuzendutako informazioa eta formakuntza zabaldu nahi dela aipatu zuen.

Txostenean parte hartu dutenen zerrenda osoa: Asesoría Industrial Zabala, Bic Gipuzkoa Berrilan, Gipuzkoako Bazkundea, Eseune, Fuchosa, Ikerlan, ITCL, Labein, M Custom, Robotiker, Attest Consulting, Bellota Herramientas, Calzados FAL, Centro Logístico SAAT, Bizkaiko Foru Aldundia, Dissmofi 2000, Leia Fundazioa, Goizper, Socintec, Softec, Solmicro, SPRI, Uniópticos 2000 eta Zubizarreta Consulting.

Erantzun

Sartu