Teknologia albisteak
1

Bideoklub digitala, pelikulak legalki deskargatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-11-14 : 09:11

SGAEk (Sociedad General de Autores de España) pelikulak legalki deskargatzeko webgunea jarri du martxan, Accine.com izeneko bideoklub digitala.

Hasteko, baztertutako edo deskatalogatutako pelikulak berreskuratu dituzte. "Al fin solos", "Bodas reales", "Caravanas bélicas camino del Oeste" edo "El acorazado Potenkin" bezalako pelikulak alokatzeko aukera izango da 3 bat euroren truke. Oraingoz, 200 bat pelikula eskaintzen ditu accine.com atariak.

Kreditu sistema

Bideoklub digitalean pelikulak alokatu nahi izanez gero, bazkide egin beharra dago. Bakoitzak identifikatzeko erabiltzaile izen bat eta ezkutuko gako bat eskuratuko ditu, deskargak egin ahal izateko. Diruaren balioko kreditu sistema baten bidez funtzionatuko du atariak. Pelikula bat alokatutakoan, alokairu horretarako bakarrik balio duen gako sekretua eskuratuko du erabiltzaileak eta pelikula 48 orduz ikusteko aukera izango du. Denbora hori igarotakoan, gako sekretua deuseztatu egingo da eta ezingo da pelikula berriz ikusi, alokairua berritzen ez bada.

Hala ere, erabiltzaileak pelikula CD edo DVD batean grabatzeko aukera izango du, hori ere alokairuaren salneurrian sartzen da.

Negozio legala

SGAEko arduradunen esanetan, "negozio legala da, egileen eta ekoizleen eskubideak errespetatzen dituena". Pirateria min handia egiten ari omen da zine merkatuari ere, eta hein handi batean, hori saihesteko asmoz zabaldu dute bideoklub digitala. (SGAEren webgunerako lotura hori da, baina gaur ez dabil oso ondo, html bertsioan ageri da dena. Ea zorterik duzuen!)

www.accine.com

Erantzunak

Eneko
2003-11-21 : 14:48

Medio ezberdinek kaleratu dutenez, AEBetako Motion Picture Association -eko zuzendaria den Jack Valenti-k 2005 urtean pelikula berriak internet bitartez ikusteko aukera izango dugula esan du.


CBS News


Guardian


Erantzun

Sartu