Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal eskalatzaileen foroa martxan da

Antton - Eskalada.net
2003-11-20 10:11
Informazio ugari

Informazio ugari

Eskaladari buruzko euskarazko informazioa ematen da webgunean. Eduki anitza dauka eta eskaladarekin lotutako hainbat gai biltzen dira: eskalada eskolak eta guneak, rokodromoak, eskalada motak (horma artifiziala, bouldering, kirol eskalada, izotz eskalada…), eskalatzeko erabiltzen den materiala (kaskoak, poleak, mosketoiak, katu hankak, sokak…), besteak beste.

Egunerokotasunak ere badu bere lekua webgunean: albisteen atala. Bestalde, eskalatzaile eta mendizaleei zuzenduriko hainbat aldizkarira lotura daukaten estekak ere baditu. Zerbitzuak ere ugariak dira: mendi jardueren agenda, eguraldiaren inguruko berriak eta bigarren eskuko materialen azoka, esaterako.

Foroa

Beraz, webgunearen atal berria da foroa Martxan da dagoeneko eta euskal eskalatzaileen topagune izan daiteke.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu