Sustatu logoa Teknologia albisteak

Enpresa ideia duten sustatzaileendako ikastaroa

Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Gunean, enpresa ekimen berriak sortzen laguntzeko ari gara lanean. Enpresa bat sortu eta aurrera eramateko informazio eta prestakuntza egokia ezinbestekoak direnez, enpresa sustatzaile berrientzako ikastaroa antolatu dugu, Europako Fondo Sozialarekin batera.

HELBURUA

HELBURUA

Sustatzaile berriei beren enpresa sortzeko behar duten prestakuntza ematea.

NORI ESKAINIA?

Enpresa bat sortzeko ideia eta gogoa duten guztiei eskainia.

METODOLOGIA

Atal teorikoa eta praktikoa tartekatu dira.

IKASTAROAREN PROGRAMA

  1. - Autoenplegua eta sormena
    2.- Alderdi juridikoak. Laguntzak
    3.- Tributazioa
    4.- Jarduera eta merkatuaren azterketa
    5.- Ekonomia eta finantza alderdiak
    6.- Bakarkako tutoretza.

Iraupena: 20 ordu
Data: Azaroak 24-28
Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara

Izen ematea eta informazioa

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresagunea. Tel: 943 894184 – 943 021550 (ordutegia: 8:00 etatik 15:00 etara).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu