Sustatu logoa Teknologia albisteak

Medemek eduki berriak ezagutzeko aukera ematen du

sustatu - sustatu
2003-11-12 09:11

Astelehenaz geroztik eta aurrerantzean, "Euskal pilota, larrua harriaren kontra" filmaren webgunean eduki berriak gehituko dituzte. Orain artean erakutsi ez den hainbat material azalduko da. "Frontoiak eta pilotariak" atala da azkeneko berrikuntza. Webguneak atal ugari biltzen ditu: sinopsia, elkarrizketatuen gaineko informazioa, trailerra, hemeroteka, albisteak, foroa…

Webguneko atal berriak "Frontones y pelotaris" izena du. Pilotalekuak gaiak dira, eta astean behin gai ezberdinak agertzen joango dira. Aste honetako gaiak, adibidez, La Equidistancia du izena, eta bertan gaiaren gainean hitz egiten ageri dira Atxaga, Ferrer, Saizarbitoria, Ruiz de Olabuenaga, Basterretxea, Garaikoetxea, Alzate, Bengoetxea eta Elzo.

Egunero protagonista bat

Zine aretoetan ikusitako atal berdinak dira horiek. Baina, egunero, "pilotari" ezberdin bat izango da protagonista, eta orain arte azaldu gabeko elkarrizketaren zatiak emango dituzte. Ez dute material berri guztia bat batean argitaratuko. Azaroaren 11n, adibidez, Bernardo Atxaga izan zen protagonista, eta hurrengo egunetan argitaratu gabeko elkarrizketa zati gehiago emango dituzte.

www.lapelotavasca.net webgunean sartu eta "Frontones y pelotaris" atalean aurkituko dugu eguneko protagonista.

Proiektu multimedia

"Euskal Pilota, harria larruaren kontra" dokumentala, zabalagoa den proiektu multimedia baten atal gisa sortu zen. Proiektu horren baitan daude, baita ere, webguneko atal berri hori, abenduan irtengo den liburu bat, DVD bat eta hiru kapituluko seriea.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu