Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskaldunei irainka Askatasunerako fundazioko webgune berrian

Amaia Leibar - Goiena
2003-11-11 11:11

Ikusi dugu hainbat mediotan "Askatasunerako fundazio"ko kideek, Edurne Uriarte ageriko buru dutela, aurkeztu duten webgunea. Isekak eta trufak erabiltzen dituzte beren artaldetik kanpo dagoen edozeren eta edozeinen kontra.

Guztion aurka

Guztion aurka

Euskaldunon Egunkaria, Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidentea, Iñaki Perurena harrijasotzailea … Udalbiltza, Lizarrako Ituna, Xabier Arzalluz, Joseba Egibar eta Josu Urrutikoetxea, denek dute ETArekin zerikusia. Julio Medem zinemagilearen Euskal pilota filma ere hizpide dute. Eta zerrenda ez da hor amaitzen. "Euskal usaina" darion bizidun edo bizigabeko oro zuritzeko premia sentituko ote dute?

Umorez?

Eta zer esan testuak ilustratzen dituzten marrazki eta animazioei buruz. Irudimena behintzat ez zaie falta. Ataletara sartu gabe ere, webgunearen orrialde nagusian aurkitzen den aurkezpen animazioa benetan esanguratsua da.

Beren asmakizun propioen barruan, chocholadas atala ikus dezakegu. Bada, "no comment". Bestalde, harritzekoa eduki batzuen jatorria. Komunikabide askotako artikuluak biltzen dira webgunean, batzuk ordainpekoak, El Pais-eko artikuluak, esaterako.

Esan behar dugu bestalde, software librean (postNuke) egindako webgunea dela, txukun egina dago eta editoreek karga egiten dutenik ezin ukatu. Ondo alimentatua.

Sinistu ezinik? Hori guztia non? www.paralalibertad.org-en.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu