Teknologia albisteak

Euskal artearen datu basea Interneten

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-11-12 : 17:11

Arteder proiektuaren lehen fasea Interneten dago ikusgai. Euskal Artea Datu Basea proiektua inguruko sorkuntza artistikoa ikertzeko eta sustatzeko Bilboko Arte Eder Museoak ezarri duen helburuetako bat da. Datu base horretan euskal panorama artistikoaren informazioa bildu dute, XIX. mendean hasi eta gaurdaino.

Museoko Liburutegiak egindako euskal artearen gaineko dokumentuen bilketan du jatorria Arteder Datu Baseak. 15.000tik gora dokumentu bildu dituzte orain arte, baina proiektuak beste informazio iturri batzuetatik elikatzeko beharra ere izan du, eta aurrerantzean ere izango du.

Lehenengo fase honetan artisten eta artista-taldeen gaineko datu basea egin dute. Etorkizunean, beste atal batzuk aztertuko dituzte.

Erantzun

Sartu