Ukberri, Uribe Kostako albistegi elektronikoa
Ukberri ez da albistegi elektroniko euskalduna soilik izango, Uribe Kostako eta Leioako Campuseko Internet erabiltzaile euskaldunen erreferentzia ere izan nahi du. Horretarako, Indymedia edo Sustatu bezalako weblog kazetaritza ereduak eta arkitektura sistemak erabiltzen ditu, zerrenda irekia baina webmasterraren baimenen menpekoa; moderatua, alegia.
Iritzi artikuluak eta agenda
Sortutako mezu bakoitzaren abisua jasotzen du interesa duen orok. Horrekin batera, arlo, herri edota fakultate, ideologia eta sensibilitate guztietako kolaboratzailen laguntza izan nahi du Ukberrik, hilean behin iritzi artikulua idazteko.
Agenda eguneratua ere eskaintzen du Ukberrik, herri ezberdinetan edo unibertsitatean izango diren jarduera guztien berri ematen du.
Helburua: euskara sustatzea
Webgunearen helburu nagusia Uribe Kostan eta Euskal Herrian euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea eta euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaintzea da.
Uribe Kostako Komunikabide Euskaldunak elkarteak sortu du Ukberri eta ez dauka inongo harreman instituzionalik, independentea da.
Erantzunak kargatzen...