"Linux: sistemaren eta sarearen administrazioa" liburua kalean
Linux sistemaren inguruan euskaraz argitaratzen den lehen liburua kalean da dagoeneko: "Linux: sistemaren eta sarearen administrazioa". Iñaki Alegria da liburuaren egilea. 306 orrialdetan Linux-aren gaineko aspektu ugari azaltzen ditu euskaraz.
Hau da Linux sistemaren inguruan euskaraz argitaratzen den lehen liburua. Informatikaren mundura iraultza ekarri duen sistema honen azterketa zehatza egiten da bertan, erabilpen anitz kontuan hartuta: konputagailu isolatu baten administrazioa, sare lokal baten zerbitzaria edo Interneteko zerbitzaria.
Helburua hirukoitza:
- Euskal Herriko unibertsitateetan eta goi-zikloetan administrazioarekin zerikusia duten irakasgaietan testu-liburua izan nahi du.
- Informatika zale euskaldunoi Linux/Unix munduan hasteko edo sakontzeko laguntza eskaini nahi die.
- Profesionalentzako kontsulta-liburua ere izateko helburua du.
Liburuaren fitxa teknikoa:
- Egileak: Iñaki Alegria.
- Lehenengo argitaraldia.
- ISBN: 84-8438-040-8.
- Tamaina: 17 x 24 cm.
- 306 orrialde.
- Prezioa: 26,00 euro. Bazkideentzako prezioa: 18,20 euro.
Aurkibidea:
Hitzaurrea 5
Sarrera 7
Bigarren atala. Linuxeko administrazioa 15
- Sistemaren administrazioaz 17
- Fitxategi-sistema eta oinarrizko komandoak 25
- Lan-ingurunea eta baliabideen kontrola 57
- Erabiltzaileen kontrola eta kontabilitatea 73
- Informazioaren babesa eta software berria 87
- Martxan jartzea eta prozesu periodikoak 101
- Dispositiboen kontrola 117
- Segurtasuna administrazioan 129
Hirugarren atala. Sare lokaleko zerbitzuak 139
- TCP/IP protokoloaren inguruan 141
- Oinarrizko komando eta fitxategiak 155
- Zerbitzariak eta segurtasun orokorra 171
- Sare lokaleko zerbitzuak: NFS eta NIS 181
- Sare lokaleko zerbitzuak (2): inprimaketa eta Samba 195
- DNS eta DHCP 205
- S-protokoloak, telnet eta ftp 223
- Posta elektronikoa (sendmail) eta urruneko posta-atzipena (pop) 231
- Web-zerbitzaria: Apache 243
Eranskinak 253
- Linux instalatzen 255
- Komando-fitxategiak: scriptak 275
- Espresio erregularrak 285
- make 289
- gnome 293
Liburua edozein liburu-dendatan topa dezakezue eta baita UEUko webgunean ere.
Erantzunak kargatzen...