Teknologia albisteak

Xelebre Press: Gaztetxulok antolatutako lehiaketa mundiala!

Erabiltzailearen aurpegia
Gaztetxulo, Euskal Herriko Gazteen Hilabetekaria - Gaztetxulo, Euskal Herriko Gazteen Hilabetekaria
2003-11-12 : 10:11

Gaztetxulok hiru urte bete ditu Euskal Herria hilero-hilero zirikatzen, eta hori ospatzeko lehiaketa antolatu dugu. Hiru urte hauetan Gaztetxulok bestelako kazetaritza eredu bat ekarri du: ausarta, frexkoa, gaztea. Oraingoan, irakurleak egin nahi ditugu eredu horren protagonista eta horregatik kazetaritza lehiaketa xelebrea antolatu dugu. Hona hemen lehiaketari buruzko informazio guztia.

Oinarriak:

Oinarriak:

Parte hartzaileak:

Hamalau eta hogeitamar bitarteko gazte guztiak.

Modalitateak:

"Albisteak" eta "Argazkiak".

Nolako lanak?

Argazkiak egin edo albisteak idatzi behar dira. Baina betiko kazetaritza aspergarria alde batera utzi nahi dugunez, umoreak izan behar du lanen oinarri. Ziur etxean baduzula argazki barregarriren bat. Edo, ez baduzu, argazkia egin dezakezu.

Eta albisteekin, beste hainbeste: zuri edo zure lagunei gertatutako pasadizoren bat, herrian gertatutako zerbait... Albistea asmatu ere egin dezakezu. Imajinazio apur baino ez da behar.

Kontua da barre egin nahi dugula. Argazkiak zuri-beltzean edo koloreetan izan daitezke, eta tamaina, guri bost. Albisteak euskaraz idatzi behar dira -eskuz, idazmakinan edo ordenagailuan-, baina ezin dute orrialde bat baino luzeagoak izan.

Lanak nola aurkeztu?

Parte hartzaileak bi modalitateetan lehiatu ahal izango dira. Lanak e-postaz (gaztetxulo@bagera.net:mailto:gaztetxulo@bagera.net) edo gure egoitzaren helbidera (Gaztetxulo, Xelebre Press lehiaketa, Pedro Egaña 2, 1. Eskuina 20006 Donostia) igorri behar dira. Epea: 2004ko urtarrilaren 30a. Parte hartzaile guztiek izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia jarri beharko dituzte.

Epaimahaia eta epaia:

Epaimahaikideak:

  • Kike Amonarriz umoregilea.
  • Jasone Osoro idazlea.
  • Ander Gillenea argazkilaria.
  • Juan Kruz Lakasta Euskalerria Irratiko kazetaria.
  • Eli Gorostegi Gaztetxuloko argazkilaria.
  • Martxelo Sotes Sorginen Laratza saioko showman-a.

Saritutako lanak 2004ko martxoko Gaztetxulon jakinaraziko ditugu.

Sariak:

Bi modalitateetako irabazleei "home cinema" bana oparituko diegu. Gainontzeko parte hartzaile guztien artean honako sariak zozketatuko ditugu: euskal selekzioaren bideojokoak; Gaztetxuloren tangak, gantzontziloak eta kamixetak; Argia-ren mahai jokoak; "Gartxot" komiki liburuak; "SMS: segapotoen mezu sekretuak" liburuxkaren ehundik gora ale...

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago