Telekomunikazioen Lege berriak spam-a legeztatzen du
Aldaketak egin ondoren, Telekomunikazioen Lege Orokorra argitaratu berri du Estatuko Aldizkari Ofizialak. Beraz, dagoeneko indarrean sartu da legea. Orain artean, Legearen artikulu batek debekatu egiten zuen hartzaileak baimendu edo eskatu gabeko publizitatezko mezuak posta elektroniko bidez banatzea.
Orain, Legeak dioenez, kontratu-lotura izan bada eta enpresak hartzailearen kontaktu datuak zilegitasunez lortu baditu, aurrez erabiltzaileak enpresari eskatu zion informazioarekin zer ikusia duen publizitate oro jasoko du, eskaera bakarra egin arren.
Muga: erabiltzaileak ezetz esatea
Legearen 21.2 artikuluak dioenez, enpresak erabiltzaileari nahi duenean publizitatea ez jasotzeko eskubidea bermatu beharko dio, doaneko prozedura erraz baten bidez.
Lege berriak 22.1 artikulua bertan behera uzten du. Artikulu horren arabera, enpresek erabiltzaileei ea publizitaterik nahi zuten edo ez galdetzeko obligazioa zuten. Orain, galdetu gabe bidaliko zaio publizitatea erabiltzaileari.
Erantzunak kargatzen...