Ameriketako Estatu Batuetako Editor & Publisher's Photos of the Year lehiaketan Elko-ko dantzari txiki talde baten argazkia saritu dute.
dantzan.com webgunean irakurri dugunez, Elko-ko Euzkaldunak Club-ak antolatutako Euskal Jaialdian parte hartzeko prest zeuden "Arinak" dantza taldeko haurrak erretratatu zituen Ross Andresson argazkilariak. Argazkia Elko Daily Free Press egunkarian argitaratu zen, eta orain Editor & Publisher's aldizkariak antolatutako Photos of the Year lehiaketan saritu dute, prentsa atalean.
Helbide honetan aurkituko dituzue euskal dantzarien argazkiarekin batera, saritutako gainontzeko argazkiak: http://www.editorandpublisher.com/editorandpublisher/features_columns/photo_contest.jsp
Erantzun
Sartu