Ibarretxe plana: Internet bidez eztabaidatzeko aukera
Estatutu berrirako proposamenaren gainean zerbait esateko izango duzu. Ba orain teknologia berriak erabiliz aukera ematen dute eztabaidarako. Legebiltzarreko taldeei mezuak bidaliz parte hartu ahal izango da. Horixe erabaki zuten atzo legebiltzarrean.
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak atzo, hilaren 5ean, erabaki zuenez, Estatutu berrirako proposamenaren gaineko Legebiltzarreko eztabaidak jarraitzeko eta parte hartzeko gunea zabaldu dute Interneten. Gune horretan, zerbitzu digitala eskaintzen duten parlamentu-ganbara guztietarako sarreraz gain, Ibarretxe planaren gainean eman diren eztabaida guztien jarraipena aurkituko duzu.
Legebiltzarreko taldeei iradokizunak bidali
Horrez gain, Estatutu berrirako proposamenaren gainean iradokizunen bat izanez gero, Legebiltzarreko taldeei iradokizun horiek helarazteko aukera izango duzu.
Ibarretxe planaren gaineko eztabaida eta tramite guztiak honako helbide honetan aurkituko dituzu: http://www.parlamento.euskadi.net/actual2/e_estat.html
Legebiltzarreko taldeei iradokizunak bidaltzeko, hona hemen helbidea: http://parlamento.euskadi.net/IradokizunakBidali.html
Erantzunak kargatzen...