IV. Ideia eta Proiektu Berritzaileen Sariketa
Goimen-ek, Goierriko Landa Garapen Elkarteak IV. Ideia eta Proiektu Berritzaileen Sariketa antolatu du. Elkartearen nagusia landa eremuetako identitate eta bizi kalitatearen alde lan egitea da.
Sariketan parte hartzeko gai posibleak:
1-. Ohiko produkzio joeretan oinarrituta, aldaketa eredugarriak edota produktuari balio erantsi handiago bat ematea lortuko luketen ekimenak (produkzio, eraldaketa nahiz komertzializazio arloan).
2-. Goierriko eskualdean ohikoak diren produkziotatik kanpo nekazaritza arloan burutu daitezkeen ekimenak (produkzio, eraldaketa nahiz komertzializazio arloan).
3-. Nekazaritza jardueratik kanpo, beste jarduera osagarri, ingurumen mailan, nekazal kultura arloan... burutu daitezkeen ekintzak.
Baloratuko diren alderdiak
- Zehaztasun maila.
- Erabilgarritasuna.
- Sortu ditzaketen lanpostuak.
- Proiektuaren nobedadea.
- Jarduera ingurumenarekiko errespetutsua izatea.
- Lurra eta bertako baliabideetan duen lotura.
- Nekazaritza jarduerarekin duen lotura.
- Hedagarria izatea.
Proiektuaren betebeharrak:
- Goierriko eskualdean garatu daitekeena beharko du izan.
- Proiektua Goierriko eskualdean garatu gabe egotea.
- Txosten bat aurkeztea, non azaldu beharko den:
- Helburua.
- Justifikazioa.
- Memoria labur bat proiektuaren garapena agertuz eta aurrekontua (ahal dela).
Sariak:
- Lehenengo saria: 1.000 euro.
- Bigarren saria: 500 euro.
Gainera, proiektua lantzeko 3.000 eurotako beka eta jarraipen laguntza eskainiko da. Inbertsiorako ere dirulaguntza izango da, proiektua eskualdean gauzatzekotan.
Partaidetza eta epea:
Txostenak, Goimen Elkartera eraman edo bidali beharko dira, partaidearen izen, abizen, helbide eta telefonoa adieraziz, azaroaren 17a baino lehenago.
Xehetasun gehiago: Goimen Elkartean; Santa Maria, 4 Ordizia (tlf: 943 16 12 44).
Posta-e: goimen@euskalnet.net
Erantzunak kargatzen...