Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Matrix Revolutions": mundu osoan, aldi berean

sustatu - sustatu
2003-11-05 17:11
Trilogiaren amaiera

Trilogiaren amaiera

Trilogiaren hirugarren filma estreinatu berri dute, munduko milaka zinema aretotan ordu berdinean. Mundu osoan zehar jarraitzaile kopuru oparoa du trilogiak. Zinema aretoak lepo bete dira, jende ugari ikusi ahal izan da sarreretan itxoiten. Euskal Herrian ere, zaletuak badaude, Eibarren kasu. Herriko Untzaga zinemaren aurrean ilara handia ikus zitekeen.

Matrixmania

Matrix trilogiaren jarraitzaile sutsu asko dago. Filmeko janzkera mota bereganatzen duenik ere azaldu da noizbait telebistako pantailan, larruzko jantzi eta betaurreko beltzak soinean daramatzala. "Matrixmania" fenomenoa existitzen dela baieztatu daiteke, noski.

Mugimendu guztiaren ondorioz, filmaren inguruko hainbat produktu eta ekintzen sormen kopuruak gora egin du etengabe. Esaterako, Matrix estiloko ikono berriak sortu dituzte Mac OS-X eta Windows sistemetan instalatzeko. Zenbait weblog-etan, itxura aldatzea ere pentsatu dute.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu