Web helbide luzeegientzako trukoa: TinyURL
Interneteko helbide luze eta konplikatu horiek, galdeikur, ehuneko, lerro eta letra zopa ikaragarria dutenak... Zein nekosoak diren e-postaz bidaltzeko eta paperera eramateko! Hori konpontzeko tresna praktikoa dago sarean: TinyURL.
Askotan behar izaten ditugu e-postaz bidaltzeko edo idatzi baterako helbide luzeak, batez ere prentsa medioetan online diren albisteak bidaltzerakoan.
Horrelakoetan lotura oso luzeak e-posta programetan zatitu eta kakazten dira, bi edo hiru lerro betez eta azkenean ez dute funtzionatzen. Paperean halako bat idatzita ikusiz gero ere, testua itsusten du, eta irakurleak helbide hori Internetera eramateko ere abilezia mekanografikoa eskatzen dio.
Baina hori zuzentzeko erabili daiteke TinyURL zerbitzua.
Hango formularion helbide luzea kopiatu eta motza ematen digu.
Adibidez, helbide luze hauek, Anjel Lertxundiren bi artikuluri dagozkionak, bata Berriakoa eta bestea Argiakoa:
- http://www.berria.info/iritzia/zutabea_ikusi.php?Saila=IRITZIA&Iturria=
BERRIA&Data=2003-11-05&Produktua=BERRIA&Edizioa=00&Orria=007&
Kont=029&Sinadura=ANJEL%20LERTXUNDI&Zint=%3Czintiloa
%3Ehitz%20beste%3C/zintiloa%3E - http://www.argia.com/cgi-bin-ka-on/HTMODFOR?ActionField=getmodel&$
BaseNumber=08&$Fitxa=+++++20371&CmdGetModel=
KAPSULA.HTMLMOD.ONMODART
TinyURL-etik pasatu eta hau ematen dute:
- Argiakoa: http://tinyurl.com/tv5j
- Berriakoa: http://tinyurl.com/tv5d
Tresna baliagarria gogokoetan gordetzeko zeure nabigatzailean.
Erantzunak kargatzen...