Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mac OS X Panther 10.3 ere euskaraz

Aurreko bertsioarekin egin genuen bezalaxe, Mac OS X-en bertsio berria ere euskaratzen hasi gara Hamaika Ikusteko-n. Sistemaren mahaigaina euskaratzeko oinarrizko instalatzailea eskuragarri dago jadanik.

Sistemaren aurreko bertsioko artxiboek aldaketa dezente izan dituzte, eta hori dela-eta, bertsio berrirako egokitzapenak nahi baino zertxobait astiroago doaz. Dena den, Finder eta Dock oinarrizko zerbitzuak euskaratzeko paketea eskuragarri dago jadanik, eta Mac OS X 10.2-rentzat euskaratuta zeuden aplikazio guztiak denbora laburrean egokitzen joatea espero dugu.

Aurrekoan bezala, fitxategiak eskuratzeko ondoko helbidera jotzea besterik ez dago:

http://www.macosxeuskaraz.tk

mahaia.jpg deituriko argazkian ikus daiteke nola geratzen den euskaratutakoa.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu