Sustatu logoa Teknologia albisteak

Militarren presentzia ugaria Euskal Herrian

sustatu - sustatu
2003-11-04 17:11

Ziurtatu daiteke hegazkin edo helikopteroak zarata handiz zeharkatu dituztela hainbat paraje: Elorrio, Elgeta, Besaide, Intxorta, Eibartik Gasteizerako bide tartean, Maltzagatik Elgoibarrera bidean, Osintxun, Legution, Araka inguruan… Gainera, bide bazterretan armatutako militarrak izan dira. Eta ez ziharduten auto stop egiten.

Chinook deiturako helikopteroak hegalaldian ibili dira, nahiko baxu. Traste hauek tropak garraiatzeko erabiltzen dira. Asparrengo kasuan, helikopteroetatik jausi egin duten paraxutistak Gordoa herria okupatu zuten. Bitartean, guardia zibilak inguruko bideak kontrolpean zituen.

Goierri aldean ere, hezurretaraino armatuta doazen militarrak herrietatik osteratxoak eman dihardute, esaterako, Ordizian eta Beasainen.

Eta gainera, presentzia misteriotsu eta probokatzaile honen aurrean, Espainiako gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzak esan du militarrak Alda eta Gordoa herrietan bakarrik dabiltzala praktiketan.

Datozen egunetan ere bide bazterretan segituko ei dute… armak eskuetan dituztela, mehatxuzko jarrerarekin…

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu