Teknologia albisteak

Zarauzko albisteak Interneten

Erabiltzailearen aurpegia
zarautzen ze berri webgunea - zarautz
2003-11-05 : 11:11

Iritsi da Zarautzen ze berri, Zarauzko egunerokotasunaren lekua Interneten. Zarautzi buruzko atariak badira, baina berari buruzko albiste eguneratuak eskaintzen dituenik ez dago. Hutsune hori betetzeko asmoz sortu da zarautzenzeberri.tk.

Albisteak, foroak eta agenda eskaintzen ditu Zarauzko webgune berri honek. Albiste bat sortzen den bakoitzean, herritarrek albiste horren inguruan iritzia emateko aukera dute.

Eztabaidaguneak

Iritzi publikoaren sustatzaile izan nahi du webguneak, eta horregatik jarri dituzte martxan foroak, albisteak sortzen doazen heinean zarauztarrek beraiek iritzia eman dezaten.

Albiste eta foroekin batera, agenda eguneratua eskaintzen du, Zarautzen dauden ekitaldien berri izan dezazun.

Irabaz asmorik gabeko ataria da Zarautzen ze berri. Hona hemen harremanetarako helbidea: zarautzenzeberri@hotmail.com

www.zarautzenzeberri.tk

Erantzun

Sartu