Teknologia albisteak
1

"Klik eta Klik" programa martxan da

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-11-05 : 09:11

Digital Vasca enpresak ekoiztu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Udalen laguntzarekin. Bertan parte hartuko dute 12-15 urte bitarteko 500 ikasle gipuzkoarrek. I. Edizioan, Legazpiko, Azpeitiko, Irungo, Errenteriako, Donostiako, Elgoibarko, Ordiziako eta Andoaingo 21 ikastetxe arituko dira programa honetan. Aurrera begira, asmoa da Gipuzkoa osoko ikastetxe eta ikastola guztietara zabaltzea.

Internet bidezko tresna pedagogiko berritzailea da "Klik eta Klik!". Webgunean azaltzen dira programaren helburuak: "ez da, funtsean, teknologia berrien proiektua. Aitzitik, balio batzuk zabaltzeko teknologia berriak erabiltzen dituen proiektu pedagojikoa da. Hala ere, bai da "Klik eta Klik"en helburuetariko bat gazteekin eskolan eta etorkizuneko lan-bizitzan guztiz erabilgarriak izango zaizkien kontzeptu batzuk lantzea: informazio bilaketa, hipertestua, deslokalizazioa, sarean sortzen diren dinamikak edo denbora errealean aritzea froga ezberdinetan naturaltasun osoz landutako kontzeptuak dira."

Egin beharreko frogak

Klik eta Klik programak talde lan dinamiketako balioak helarazi nahi ditu eta, webgunearen bitartez, parte hartzen duten ikasleei zenbait balio, kontzeptu eta ezagutza azaldu nahi die. Herri edota eskola arteko txapelketa bat bailitzan arituko dira ikasleak.

Parte hartzaileek bost froga ezberdin osatu behar dituzte hilabeteko. Horrela, puntuatzerakoan hartuko dute kontutan azkartasuna, partaidetza, erantzunen kalitatea, originaltasuna, sormena eta lan egiteko gaitasuna. Hauek dira frogak:

Erantzunak

Kike
2003-11-05 : 10:53

> Digital Vasca enpresak ekoiztu du...



Ekoiztu eta Copyright-a gorde.



> Aurrera begira, asmoa da Gipuzkoa osoko ikastetxe eta ikastola guztietara zabaltzea.



Baldin eta udal horiek Vocento taldeari ordaintzeko prest badaude, irudikatzekoa denez. Horixe delako Digital Vasca, ABC eta Grupo Correoren taldearen enpresa bat.



> balio batzuk zabaltzeko teknologia berriak erabiltzen dituen proiektu pedagojikoa da. (...) programak talde lan dinamiketako balioak helarazi nahi ditu ...



Zenbat bla bla bla. Enpresa batek planteatutako negozio bat da hau. Ez gehiago, ez gutxiago.



Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago