Sustatu logoa Teknologia albisteak

PDF dokumentuak Word bihurtzeko

Dick Turpin
2003-11-01 14:11

Jende askok jasotzen ditu dokumentuak PDF formatuan. Kasurik gehienetan dokumentu horien testua kopia daiteke, ondoren pegatzeko testu prozesagailuan, baina kasu horietan galdu egiten da PDFren formatua: estiloak, zutabeak, grafikoak, etab.

Lehen bazegoen irtenbide bat horretarako, Adobe Acrobat, baina garestia da, 450 dolar. Orain, berriz, ScanSoft etxeak sortu berri du PDF Converter programa, eta honek berdin-berdin egin dezake eragiketa hori —alegia, PDF bat Word dokumentu bihurtzea—, baina programa bera askoz ere merkeagoa da: 50 dolar.

Microsoftekin uztarturik

Programa berria ireki daiteke beste hainbat programaren barrutik (Explorer, Outlook edo Word). Horrezaz gain, banatu egiten ditu testua, zutabeak, taulak eta grafikoak. Beraz, eskura jartzen dizikizu testua, irudiak eta bestelako datuak.

Berdin da zein programatan egin den PDF originala (Quark, InDesing, Photoshop, FreeHand…), PDF Converter honek ireki egiten ditu denak, nahiz eta badituen bi salbuespen: ez ditu bihurtzen irudiz bakarrik osaturiko PDFak; halaber, ez ditu itzultzen giltzapean dauden PDFak.

Programa hau oso eraginkorra izan daiteke zenbait erabiltzaile eta enpresa txikirentzat, batez ere testua eta irudiak ekarri behar badituzte Internetetik laneko aurkezpenak egiteko.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu