Sustatu logoa Teknologia albisteak

Packaging Nazioarteko Saria Eneritz Tiradosentzat

Eneritz Tirados Etxebarriak, AZK komunikazioa enpresako diseinatzaile grafikoak lehen saria irabazi du ‘World Stars For Packaging 2003’ lehiaketan, gazteen sailan. Guztira, 351 lan aurkeztu ziren.

Saritutako lana 2 CD-rentzako kartoizko enbalajea da. Webgune honetan ikus daiteke. Bildukia montatzeko oso erreza, praktiko eta ekologikoa da, birziklatutako kartoiarekin egiten baita eta ez du kolaren beharrik.

CD-a oso ondo babastuta gelditzen da eta diskak, biak batera, edo banaka atera daitezke. Diseinuak alde ludikoa ere badauka, bildukia forma ezberdinetan tolestu daiteke-eta.

‘World Pacakaging Organization’ taldeko nazioarteko epaimahaiak El Cairon bildu zen berriki lehiaketaren erabakia hartzeko eta sari banaketa Basilean izango da, Suitzan, 2004.eko maitzaren 26an.

‘World Stars’-ena lehenengo esperientzia izan da Eneritzentzat horrelako lehiaketetan, baina emaitza ikusita, 26 urteko diseinatzaile arrasatear honek argi dauka jarraituko duela lanean eta ikertzen packaging-aren munduan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu