Sustatu logoa Teknologia albisteak

XXI. mendeko eskuizkribua sarean

Literatur Emailuak - Susa
2003-11-03 09:11

Poemok libreta hori batean idatzi zituen Pako Aristik. Liburu batean plazaratuko dira, baina faksimilea osorik dago Interneten argitaratua. Irakurleak bertsiorik eta orijinalenari so egin ahal izango dio. Libreta horia oso osorik eskaneatu eta Interneten jarrita dago.

Garai bateko eskuizkribuak baloratzen baditugu, zergatik ez arreta jarri XXI mendeko lan bati? Bistan denez, Aristik lan hau burutzeko ez du ordenadorerik baliatu, sortu ahala idatzi baititu bere poemak libreta horian.

Liburuaren aurkezpena azaroaren 7an (ostirala) 11:00etan izango da Donostiako Bilintx liburudendan, eta aurkezle lanetan izango da Harkaitz Cano. Libreta horiko poemak Susa literatura argitaletxeko poesia saileko 37. liburua izango da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu